XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi era desberdin hauk konposatu desberdinei dagozkie, bata bestearen ispilu-imagina, eta bata bestearekin kointziditzera ezin eraman daiteke, molekula apurtu gabe (gainjarezinak dira).

Hau ez da gertatzen karbono atomoa bi talde berdinekin lotuta dagoenean. Ikus dezagun adibide baten bidez; Har ditzagun CabHsub2 formula duen konposatua, eta egitura espazial posibleak jar ditzagun:

Ikusten denez, b-c ardatzarekiko 120ampdeg;-tako biraketa eginez, molekulak berdin geratzen dira.

Beraz, bi egiturok molekula berdin baten egiturak dira, espazioan toki desberdinetatik ikusiz.

V.- Isomeria geometrikoa edo cis-trans

Isomeria moeta hau karbonoaren spampsup2; hibridazioaren ondorio bat da.

-C=C- lotura bat dagoenean, zurruntasun bat agertzen da, loturarekiko biraketa eragotziz, eta isomeroak agertuz.